MERKATU BAKOITZARI 
EGOKITUTAKOSOLUZIOAK

SUKALDARITZA KOLEKTIBOA, GARBITEGIAK ETA HOTZ KOMERTZIALAK

FAGOR INDUSTRIAL fabrikatzaile liderra da ostalaritzako, talde handientzako sukaldaritzako eta garbitegietarako ekipamenduen sektorean.

60 urtetik gorako esperientzia izanik eta ostalaritzako profesionalen beharrizanak eta eguneroko martxa ederki ezagututa, Fagor Industrial-ek marka bereko produktuen sorta osoa eskaintzen du.

Lan hori guztia egiteko, lantalde konprometitua eta gertukoa dugu, profesionalik zorrotzenei ere emaitza bikaina bermatzeko.

Bisitatu webgunea >>

EDENOX marka aditua da altzairu herdoilgaitzezko produktuak fabrikatzen eta merkaturatzen, banaketak, prestaketa dinamikoak eta hozketak posible egiteko ostalaritzan, catering-zerbitzuetan eta ONNERA taldearen kolektibitateetan.

Produktu-zorro zabala du, barnean hartuz bai produktu tradizionalak, bai sukaldaritzako azken joerak biltzen dituzten produktuak. EDENOX-en estrategia goi-mailako kalitateko produktu profesionalak hornitzea da, guztia ere produktuarekin lotutako zerbitzu sorta garaiezinarekin, izakinetatik hartuta entregatzeko diseinatutako kate logistikoarekin, esperientzia kontrastatuko laguntza teknikoko zerbitzu profesionalarekin eta eskaerak kudeatzeko zerbitzuarekin. Hori guztia, helburu bakar honekin: zerbitzu egiazkoa eta egokia ematea.

Bisitatu webgunea >>

ASBER fabrikatzaile globala da eta ostalaritzarako ekipamenduak egiten ditu, errotazio handikoak, gehienbat. Enpresaren katalogo zabala osatzen duten ekipamendu guztiak erraz instalatzeko eta erabiltzeko diseinatuta daude eta, horri esker, Asber-ek irtenbiderik onena eskaini dezake beti, prezio lehiakorrenean.

Esan bezala, Asber fabrikatzailea da eta horregatik gai da ingurune ezberdinetara egokitutako produktuak eskaintzeko eta neurrira garatutako irtenbideak emateko bezeroei.

Bisitatu webgunea >>

EFFICOLD Horeca, Supermarket eta edarien sektoreetara dago bideratuta, bereziki.

Lehentasun estrategiko gisa, nabarmentzekoak dira EFFICOLD-en berrikuntza-gaitasuna, maila teknologiko gorena, eraginkortasun energetikoarekin duen konpromisoa edota ingurumena zaintzea.

Azkenik, bereizgarriak dira haren garapen-gaitasun handia, pertsonalizazioa eta hozketa-proiektuen malgutasuna.

Hozketako produktuen sorta zabala eskaintzen du, azken berrikuntzak biltzen dituztenak gas hozgarrietan eta ingurumena errespetatzen duten teknologietan.

Bisitatu webgunea >>

DANUBEDOMUS eta PRIMER garbitegietarako ekipamendu profesionaleko hornitzaile globalak dira.

Espezializatutako banaketa sektorean aritzen dira, gehienbat; PRIMER Espainian nagusiki, eta DOMUS eta DANUBE gainontzeko merkatuetan. DANUBE aditua da proiektu handietan eta osasun arloko garbitegi-zerbitzuetan.