Iraunkortasun Txostena 20255 - onneragroup2.0
Iraunkortasun Txostena 2025
Onnera Group taldeko 2024ko Iraunkortasun Memoria argitaratu berri dugu.🌿 🌎 💧
Azken urtean iraunkortasunaren arloan lortutako emaitzak ageri dira bertan; gure proiektuaren protagonista den eta ingurumena zaintzeko eta gizartea eraldatzeko ardura hartu duen lantalde sendo baten erantzukizunari esker lortutakoak.
Kopuruak, aurrerapenak eta proiektuak, negozio jasangarriaren hazkundearen aldeko benetako konpromisoa erakusten dutenak!
Xehetasun guztiak hemen:
https://lnkd.in/dfDvav6X
Onnera Groupen azken
urratsak eta hurrengoak.
2025eko Batzar Nagusia
Joan den maiatzaren 22an, Onnera Groupek Batzar Nagusia egin zuen Oñatin (Gipuzkoa), eta 2025eko ekitaldiaren itxierari dagozkion emaitzak aurkeztu zituen.
Urteroko ekitaldi honetan, negozioen bilakaera sendoa egiaztatu zen. Taldeak 400 milioi euroko negozio zifra lortu zuen, % 12tik gorako EBITDArekin; emaitza horiek erakundearen sendotasunaren eta lehiakortasunaren isla dira, gero eta zalantzazkoagoa eta zorrotzagoa den ingurune global batean.
Era berean, 2026ko Kudeaketa Plana onartu zen, proiektu sozio-enpresarialaren hazkunde iraunkorrak markatutako ibilbide-orri anbiziotsua.
https://lnkd.in/eW56Zbjc