Onnera Groupen azken
urratsak eta hurrengoak.

Partekatu

Onnera Groupek SPRIren laguntza jaso du produktu-gama berriak bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (HAZITEK programa) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF 2021 - 2027) finantzatutako proiektua da.

Onnera Groupek Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak (SPRI) produktu-lerro berriak ikertu eta garatzeko emandako laguntzak jaso ditu. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzaren Hazitek enpresa-arloko I+G laguntzeko programaren proiektu lehiakorren ildoari heltzen diote. Programa hori Europar Batasunak finantzatzen du, Eskualde Garapenerako 2021-2027 Europako Funtsaren (EGEF) bidez.
Eusko Jaurlaritzatik jasotako laguntzei esker, Onnera Groupek LAVASECA (ZL-2025/00091) proiektua gauzatu ahal izan du, konpainiari ostalaritzarako eta ikuztegirako makineria-fabrikatzaileen elite nazionalean eta nazioartekoan mantentzeko aukera emango diona.

Partekatu
#Trust #Commitment #Identity #Drive #Team #Cooperation

Irudi berria, etapa berria

Horrelakoak gara, hau da gure esentzia, gure norabidea.
Onnera Group talentuaren, esperientziaren eta ikuspegi partekatuaren batura da. Norabide berean aurrera egiten dugun taldea gara, etorkizunera begiratuz.
Hau da mugitzen gaituena. Hau da batzen gaituena.

Partekatu
#OnneraGroup #SustainabilityReport

Iraunkortasun Txostena 2025

Onnera Group taldeko 2024ko Iraunkortasun Memoria argitaratu berri dugu.🌿 🌎 💧
Azken urtean iraunkortasunaren arloan lortutako emaitzak ageri dira bertan; gure proiektuaren protagonista den eta ingurumena zaintzeko eta gizartea eraldatzeko ardura hartu duen lantalde sendo baten erantzukizunari esker lortutakoak.
Kopuruak, aurrerapenak eta proiektuak, negozio jasangarriaren hazkundearen aldeko benetako konpromisoa erakusten dutenak!
Xehetasun guztiak hemen:

https://lnkd.in/dfDvav6X

Partekatu

2025eko Batzar Nagusia

Onnera Groupek 2025eko Batzar Nagusia egin zuen Oñatin (Gipuzkoa), joan den maiatzaren 16an. Bertan nabarmendu zenez, testuinguru geopolitiko eta ekonomiko globala zaila izan arren, 2024ko ekitaldia ixtean, Taldeak 375 milioi euroko salmenta kopurua, eta 27,8 milioi euroko emaitza garbi
errekorra lortu zuen, % 12,8ko EBITDA errentagarritasunarekin.

Era berean, 2025-2028 Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu ziren, berrikuntzarekin, erabateko kalitatearekin eta etengabeko hazkundearekin konpromiso irmoa adierazten dutenak.

Plan honek ekarriko dituen erronka eta aukerekiko gogo handia dugu, eta gure helburuak lortzeko eta merkatuan dugun posizioa indartzeko aukera emango digulakoan gaude.

Partekatu
OnneraGroup. Una empresa cooperativa de más de 50 años
#EuskaldunaBilbao #OnneraGroup #BasqueCooperatives

50 urte baino gehiagoko enpresa kooperatiboa izateagatik gara ezagunak

Kooperatiben Kontseiluak ekitaldi hunkigarria egin zuen, Euskaditik mundu hobe bat eraikitzen mende erdi baino gehiago daramagun hogeita hamar euskal enpresa kooperatibo baino gehiagoren ibilbidea aitortzeko.

Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen, eta Kooperatiben Kontseiluak mugimendu kooperatiboaren aitortza soziala eta Euskadiren garapenari egiten diogun ekarpena areagotzeko duen konpromisoaren erakusgarri izan zen. Patxi Olabarria Kontseilu Goreneko lehendakariak nabarmendu zuenez: “Kooperatibak aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalerako benetako motorra dira. Desberdintasunak areagotzen ari diren mundu honetan, kooperatibek erakutsi digute aberastasuna modu bidezkoagoan banatzea posible dela, pertsonak beren jardueraren erdigunean jarrita”.

Horrela, Patxi Azpiazu Kontseilu Errektoreko lehendakariak saria jaso zuen, Onnera Group osoa ordezkatuz. Egia esan, ohore handia da guretzat 50 urte hauetan kooperatibismoari ahalegin eta dedikazio handia eskaini diogula aitortu izana, horrek berretsi egiten baitu gure historian zehar gidatu gaituzten balioekiko dugun konpromisoa. Kudeaketa partekatuan, talde batu baten ahaleginean eta geure onena emateko arduran oinarritzen gara, emaitza arrakastatsu eta eraginkorra lortzeko asmoz.

Onnera Groupeko kideontzat egiazko ohorea da 50 urte hauetan kooperatibismoari ahalegina eta dedikazioa eskaini izanagatik aitorpena jasotzea, gure historian zehar gidatu gaituzten balioekiko konpromisoaren adierazle baita.

Partekatu
Memoria de sostenibilidad
#OnneraGroup #EINF #SustainabilityReport

Gure 2023ko Jasangarritasun Memoria

Onnera Groupen harro gaude gure 2023ko Jasangarritasun Memoria partekatzeaz. Berta islatzen dugu nola egin dugun aurrera gure negozioaren hazkunde jasangarrian, gure talde osoaren konpromiso eta ahaleginari esker. Onnera Group osatzen duten pertsonak dira proiektu honen protagonistak, ingurumena zaintzeko eta lan egiten dugun ingurua hobetzeko konpromisoa dutenak.